INOIZ ERE EZ!

INOIZ ERE EZ!
GELDITU DEZAGUN PALESTINAR HERRIAREN GENIZIDIOA
GUZTIOK IZAN GAITEZKE ITU.
Palestinar herriaren genozidioaren biktimeri eskeinitako oroitarri bat Erroman.
2026ko Apirilaren 25ean, Erromako Centocelle auzoko Piazza delle Camelien,
Palestinako genozidioaren biktimei eskainia izango den lur-mailako eskultura bat
jartzeko asmoa daukagu.
Piazza delle Camelie, Centocelleko Erresistentziaren gune sinbolikoan istalatuko da,
nazismotik eta faxismotik askatzeko borrokan hildakoak oroitzen dituen estelatik
metro gutxira.
Lana burdinezko bi siluetaz osatutako eskultura-bloke bat izango da, brontzezko
gorputz atal txertatzeekin: siluetatariko bat heldu baten irudia da, bestea haur baten
irudia, biek Palestinako maparen ikurra daramate.
Helduaren irudia, emakumezkoa, 1995eko apirilaren 25ean Porta San Paoloko
Piramidearen aurrean instalatutako bost siluetetariko baten oso antzekoa izango da;
haurraren irudia berriz, estilo berekoa izango da baina haur tamainakoa.
Biek burdinezko atzealdea izango dute, siluetak altzairuzkoak izango dira non nork
bere burua islatua ikus dezaken, Porta San Paoloko lanean bezala.
Beste hainbat Italiarren antzera, Palestinako genozidioan gaizkide sentitzen gara, gure
herrialdeak ekoizten dituen armak direla eta.
Arte “esku-hartze” talde garen heinean, lengoiak eta kodeak erabiltzen ditugu
hausnarketa eta emozioa pizten dituzten mezuak helarazteko. Dakiguna egiteko
beharra sentitzen dugu: artea kontzientzia eta salaketa kolektibo tresna gisa erabiltzea.
Horregatik, Palestinako herriari eskainitako lan bat ekoiztu eta hiriari oparitzea erabaki
dugu.
Gure lana borondatezkoa eta doakoa izango da: ez dugu inolako ordainsaririk jasoko.
Hau aktibismoa da, hau da gure ekarpena.
Hala ere, burdinaren, altzairuaren, brontzearen eta galdaketa beraren lanketak kostua
dauka eta hori diru-bilketa kanpaina publiko baten bidez finantzatu ahal izatea esperodugu, duela hogeita hamar urte “Tutti potenti bersagli” (Guztiok gara balizko itu) arte
lanarekin gertatu zen bezala.
Apirilaren 25ean inauguratu nahi dugu lana, gure aitona-amonek nazien okupazioaren
eta erregimen faxistaren amaieran sentitu zuten poza gogoratuz.
Palestinako herriak laster askatasun eta poz bera bizi ahal izatea da gure nahia.
Beraz, haserre dauden guztiei dei egiten diegu, artea eta komunikazioa edozein
formatan ekoizten dutenei, film ekoizleei, argitaletxe independenteei, diskoetxeei,
taldeei, musika-bandei, musika jaialdiei eta adierazpen artistiko mota guztiei, antzerki-
konpainiei, talde eta tribuei, oinarrizko kolektiboei eta batzordeei —ikasle, fabrika eta
auzo—, autokudeatutako taldeei, elkarteei, Palestinako erakundeei, Palestinako
okupazioaren eta genozidioaren aurka egiten duen mundu osoko judu komunitateen
segmentu horri, mugimendu antifaxista, antiarrazista, ingurumenaren alde giten
dutenei, antiprohibizionista eta elkartasun mugimenduei; migratzaileen komunitateei;
LGTBQIA+ eskubideen aldeko erakundeei; sindikatuetako ordezkariei; sare nazional eta
nazioartekoei; itsas erreskatean diharduten GKEei; giza eskubideen aldeko irabazi-
asmorik gabeko erakundeei; mundu desberdin, beharrezko eta posible baten alde
borrokatzen duen edonori, edonon.
Eskatzen dizuegu:
Gaur Palestinako herriaren genozidioa salatu eta bihar gogoratuko duen lan hau
adoptatu, koproduzitu, babestu eta finantziatzea. Orain, berehala, historia garatzen
den heinean.
GELDI DEZAGUN PALESTINAR HERRIAREN GENOZIDIOA
Arte Come Sopravvivenza (Erromako Arte Eskuhartze Taldea), Global Movement to
Gaza, Comunità Palestinese d’Italia, ACS – Associazione Cooperazione e Solidarietà,
Centro Italiano di Scambi Culturali – VIK Gaza, Quarticciolo Ribelle (RM), Rete 25 aprile
a Roma Est, Laboratorio Sociale Autogestito Centocelle (RM),